Iraupena: egun osoa; Prezioa: 40,00€/pertsona; Talde minimoa 10 pertsona
- Ibilbidea arrantza-kaian barrena. Baxurako eta alturako itsasontziak ikusiko ditugu, eta arrantzarako erabiltzen dituzten teknika ezberdinak ikasiko ditugu. Era berean, Pasaiako arrain-lonja eta arrantzaleen kofradia bisitatuko ditugu.
- MATER ur gaineko museoan (euskal atunontzi tradizionala) bisita. (Aperitiboa hartzeko aukera).
- Pasai San Pedroko hirigune historikoan ibilbide gidatua. Arraunaren mundura hurbiltzeko aukera ere izango dugu, Sanpedrotarra Arraun Elkartearen instalazioak ikusiko baititugu; eta entrenamenduko ur-hesian arraun egiteko aukera izango dugu.
- Marinel bazkaria Pasai Donibaneko jatetxe batean, itsasoari begira.
- Pasai Donibaneko hirigune historikoan ibilbide gidatua, eta Victor Hugo museo-etxean bisita.
- Itsasontziz ibilaldia badian zehar, eta hurbileko itsaslabarrak ikusteko aukera.
- Ondartxo, itsas kulturaren zentrora bisita ( aukeran)





english