
Kaixo lagunak,
Oraingoan Pasaian kokatzen da ITSASALDIA Jaialdia eta egitarau zabal eta interesgarri honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Parte hartzeko egitarauan jartzen duen ordu eta lekura hurbildu beharko zarete eta lehiaketa edota mendi martxara apuntatu nahi baduzue, hementxe jartzen dizkizuegu xehetasunak:
Jaizkibelera mendia martxa: goizeko 8tan aterako da autobusa Pasai Donibaneko Meipi auzotik eta parte hartzeko Itsas Mendi elkarteko Kepa Puyrekin jarri beharko zarete harremanetan, 679567885 telefonoan. Oso ibilbide lasai eta ederra izango da beraz haurrekin joateko egokia dena. Animatu zaitezte gure itsasbazterrak ezagutzera.
Pintura lehiaketa:
NOIZ? Larunbata goizean, irailak 17, Torreatzen
ZER IRABAZTEN DUGU? Larunbatean Torreatzen egongo den itsas azokako produktuak
NOLA PARTE HARTZEN DA? Egun horretan bertan pintura tresnekin agertu eta lanean hasi
Igeriketa eta txintxorro lasterketa:
NORENTZAT? Txintxorroa dutenentzat edota nahi duenentzat
NOIZ? Larunbata goizean 12tan, irailak 17, bokanan
ZER IRABAZTEN DUGU? Larunbatean Torreatzen egongo den itsas azokako produktuak
NOLA PARTE HARTZEN DA? irailak 16 baino lehenago izena eman behar da 619 81 42 25 telefonoan
Bakailu lehiaketa:
NORENTZAT? Pasaiako gastronomia sozietateak
NOIZ? Igande goizean, 13etan Pasai Donibeneko Santiago plazan
ZER IRABAZTEN DUGU? Etxarri bakailaoak eskainitako trofeoa
NOLA PARTE HARTZEN DA? irailak 16 baino lehenago izena eman behar da 619 81 42 25 telefonoan
ITSASALDIA Pasaian
UDAKO JARDUERAK
Kaixo lagunak!
Udara badoa eta berarekin batera gure itsas bizipenak. Aurtengo udara honetan ITSAS GELAk bere ohizko jarduera programaz gain bi ekimen ezagutzera eman nahi dizkizu:
Horietako bat ITSAS GELA lehen LEHIAKETA. Norberak itsasoarekin edukitako bizipenak, marrazki, ipuin, bertso, abesti edo eskulan batean aurkezteko lehiaketa.ITSAS GELAk, zuek aurkeztutako lanak bildu eta MATER itsasontzian edukiko ditu erakusgai uda amaiera arte. Sari banaketa irailean izango da eta irabazleek bi lagunekin MATER ohiko arrantza ontzian itsas gau-bela bat pasatzeko aukera izango dute, itsasontziz itsas ibilaldi bat egin eta MATERreko marinelak bihurtu bertan jan eta lo eginez. Lehiaketaren oinarriak hurrengo dokumentuan dituzue: ITSAS GELA I oinarriak
Bestetik, aurten ere MATER itsasontzian itsasoratu nahi dutenek Kontxako estropadetan aukera paregabea izango dute. Lehen eta bigarren igandetan aterako gara lau orduko ibilaldia eginez, hamaiketakoa eta umore ona barne! beraz, animatu zaitezte parte hartzen eta itsas bizipen zoragarri batez gozatzen!Informazio gehiagorako, itsasgela@itsasgela.org edo 682 11 87 85 telefonoan harremanetan jar zaitezkete.
ITSASALDIA HONDARRIBIN

Kaixo lagunak!!
ITSASALDIA Euskal Itsasoen Jaialdia uztailaren 14tik 17ra Hondarribian ospatuko da, Hondarribiako Udala eta bertako eragile kultural ezberdinen languntzaz. MATER itsasontzia arrantza portuan egongo da eta haur eta helduak itsasora hurbiltzeko jarduera kulturalak eta festa giroa antolatu dira.
Ekimena irabazi asmorik gabeko bi elkarteetatik sortu da, ITSAS GELA eta ITSASPLANET, zeinek biak helburu berdina izanik, euskal itsas ondarearen zabaltzea eta sustapenarengatik lan egiten duten. Programaren helburu nagusiena berriz, lekuko errekurtsoen erabilpena suspertzea da, MATER itsasontzi museoa euskal kostako portu desberdinetan zehar mugituko dela jakinik, bere iritsiera aprobetxatuko da leku horretan aurkituko diren aukera guztiak azaltzeko, bertan antolatuko diren ekintza turistiko, kultural eta beste hainbat festa jardunaldien bitartez.
Hondarribira hurbildu zaitezte itsasaoz gozatzeko, hurrengo pDFan duzue programa:

ITSASALDIA BILBON

Kaixo lagunak!!
Egun hauetan Bilbon ospatzen den ITSASALDIA Euskal Itsasoen Jaialdiari berri eman nahi dizuegu
ITSASALDIA, ITSASPLANET ETA ITSASGELA elkarteek Bilboko Itsasadarra Itsas Museoarekin sortutako turismoa eta kulturaren dinamizaziorako programa da. Bere helburua sektore kultural berri bat, IV Belaunaldiko Turismo batekin elkarturik Euskal Kostako itsas errekurtsoen potentzialak garatzen laguntzea da.
Ekimena irabazi asmorik gabeko bi elkarteetatik sortu da, zeinek biak helburu berdina izanik, euskal itsas ondarearen zabaltzea eta sustapenarengatik lan egiten duten. Programaren helburu nagusiena berriz, lekuko errekurtsoen erabilpena suspertzea da, MATER itsasontzi museoa euskal kostako portu desberdinetan zehar mugituko dela jakinik, bere iritsiera aprobetxatuko da leku horretan aurkituko diren aukera guztiak azaltzeko, bertan antolatuko diren ekintza turistiko, kultural eta beste hainbat festa jardunaldien bitartez.
Aipatutako programaren barruan garatuko diren festa jarduera, turistiko eta kulturalen artean, Bilbon lekua izango duen Euskal Kostaldeko Itsas Turismo I Azoka nagusitzen da. Bertan, Euskal Kostako enpresa eta hainbat elkarte hartzaileen egoera eta elkar lehia hobetzen saiatuko da, beren eskaintzen denboraz aurreko erakusketa eta itsas turismorako leku berriei buruzko marketingean oinarritutako hainbat tailerren bidez.
Euskal Kostaldeko Itsas Turismoaren I Azokak, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, Ekainaren 9tik 12ra izango du lekua. Ondoren eta bertatik itsasoratuz, MATER itsasontzi museoak ITSASALDIA, Euskal Kostaldeko beste hainbat portuetara eramango du: Bermeo, Lekeitio, Ondarroa, Pasaia eta Hondarribia 2011ean.
Azoka 4 egunen zehar Jaialdiaren ekintzekin batera garatuko da, ostegunetik igandera. Aurrerago azaltzen den programaren baitan, festa ekitaldi, kultural eta turistikoak konbinatzen dira, euskal itsas ondarean espezializatutako profesionalentzako lan jardunaldiekin batera.
EKAINEAN … ITSASOA ZAINTZEN!

Kaixo lagunak!
Hona hemen ekainean itsasoa zaintzeko proposatzen dizkizuegun jarduerak:
Ekainak 5: Nazioarteko Ingurumenaren Eguna
11.00: Itsas Ingurumen tailerra MATER itsasontzian DOAN
Ekainak 7: Ozeanoen Nazioarteko Eguneko bezpera
17.00:MATER itsasontzira bisita + oparia
18.00:MATER itsasontzira bisita + oparia
DOAN, I. ITSAS GELA lehiaketan parte hartzeagatik
Ekainak 8: Ozeanoen Nazioarteko Eguna
MATER itsasontziaren itsas bidaiaren hasiera portuz portu lehiaketako obrak erakusgai izanik.
Ekainak 9-12: Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko ontzira lekuan MATER itsasontzia “ Euskal Itsasoen Jaialdia”n
Ekainak 13-15: Euskal kostaldeko portuetan MATER itsasontzia
Ekainak 16: MATER itsasontziaren Pasaiara etorrera
17.00:MATER itsasontzira bisita
18.00:MATER itsasontzira bisita
DOAN, I. ITSAS GELA lehiaketan parte hartzeagatik
Ekainak 17: Ipuin kontaketa MATER itsasontzian DOAN
17.30: Aurorita itsasoari begira
Ekainak 18: Alabortza Eguna. Pasaiako hondartzaren garbiketa
I. ITSAS GELA LEHIAKETA

Kaixo lagunak!
Oraingoan proposamen berri batekin gatozkizue, itsasoak sortarazten dizkizuen sentsazio eta sentipenak adierazteko lehiaketa, zuen marrazki, ipuin edota bertsoen bidez.
Ekainak 8, Ozeanoen egunean, MATER itsasontzia portuz portu joango den itsas ibilaldi bat hasiko duenean, guzti hauek erakusgai izango ditu udara bukaera arte. Era honetan, MATER itsasontzi museora etortzen diren bisitariak zuek egindako lanak puntuatzeko aukera izango dute. Irabazleek, nahi duten bi pertsonekin batera MATERen gau-bela egin ahal izango dute, itsasontziz itsas ibilaldi bat egin eta MATERko marinelak bihurtu, bertan jan eta lo eginez!
Animatu zaitezte zuen itsas sentsazioak adierazten eta MATERen egongo dira erakusgai!
NAZIOARTEKO MUSEOEN EGUNA
Kaixo lagunak!
Maiatzaren 18 Museoen Nazioarteko Eguna da eta MATER itsasontzi museo berezi honetan zuekin ospatu nahi dugu. Egun horretan arratsaldez, 17.ootan eta 18.tan MATER Euskal Arrainontzi Tradizionala erakusketa iraunkorrera DOAKO bisita gidatuak eskainiko dira: arrantzaleen arrantza teknika jasangarriak, eguneroko bizimodua, nabigazio tresnak eta hainbat berezitasun aztertzeko aukera aproposa.
Animatu zaitezte zuen zain egon gara!
ASTE SANTUA 2011

Kaixo lagunak!!
Aste Santu honetan Pasaiako itsas ondarea ezagutzeko aukera ezinhobea aurkezten dizuegu.
Jaizkibia Elkartearen laguntzaz, garai honetako turismo eskaerari erantzuteko, talde txikiei zuzendutako bisita gidatuak egiteko aukera izango da.
Bisita gidatu hauek apirilaren 18tik maiatzaren 1era egingo dira goiz eta arratsaldez. Bisita hauetan Pasaiako gune historikoak, itsasontziz badia ezagutzeko paseo gidatuak eta MATER itsasontzi museoan garatuko diren arrantza, arrauna eta ingurumen programak eskainiko dira.
Bisita gidatuen programa eta xehetasunak hurrengo artxiboan deskargatu dezakezue:ASTE SANTUA 2011- PASAIA-Bisita Gidatuen Programa
Ongi pasa oporrak!!
MATER Pasai San Pedron berriz ere!
Kaixooo!
MATER Pasai San Pedron daukagu, ohiko lekuan, lanak eginda eta berriz ere martxan…
MATER ontziolan
Kaixo lagunak!
aste honetan MATER Pasai Donibaneko ontziolako karroan egongo da margotzeko lanetan.
Beraz, ezin izango da bisitatu hurrengo asterarte. Barkatu eragozpenak





english