Boluntarioak

ITSAS GELAren helburuak betezeko ezinbestekoak dira boluntarioak. Hauek jarduera arlo bakoitzean egiten diren programetan parte har dezakete.

1. JARDUERA ARLOA: MATER museo barkua.

o Museo barkua sustatzeko eta jendarteratzeko programa:

Kalafateo lanetan


  • Ezagutzak aditzera ematea MATERera egindako ikustaldian.
  • “itsas tailerrak” izeneko ingurumen hezkuntzako programaren barruan parte hartzea eta ezagutzak eskaintzea.
  • Jendarteratzeko materialak egitea zenbait euskarritan.
  • Hitzaldiak, erakusketak eta jai ekitaldiak abian jartzea.

o   Museo barkua kontserbatzeko eta berreskuratzeko programa:

MATER Hondarribiako baraderoan 2006an

  • Barkuaren eguneroko mantentze-lanak. Balde eta ur gaziarekin garbitu goizean, eta arratsaldean instalazioak lizpaperaz leundu eta pintatzea, eta motorrak abiaraztea.
  • Urteroko mantentze eta berreskuratze lanak: kroskoa urtero garbitu, eta askotariko lanak: zurgintza, galdaragintza eta makina aretoaren mantentze lanak…

2. JARDUERA ARLOA: Pasaiako Itsas ondare kulturala:

Pasaiako etxe marinelak

o Itsas ondarea sustatzeko eta jendarteratzeko programa:

  • Pasaiara egindako bisita gidatuetan parte hartu eta ezagutzak partekatu. arraunketa, arrantza, historia, ahozko tradizioa…
  • Hitzaldiak, erakusketak eta jai ekitaldiak abian jartzea.

o   Pasaiako itsas ondare kulturala kontserbatzeko eta berreskuratzeko programa:

Pasaiako portuko itsasontziak

  • Gure arrantzaleen oroitzapenak eta gure itsas historia berreskuratzea. erretiratuekiko elkarrizketak, lan bibliografikoak, beste erakunde batzuekiko elkarlana…
  • Itsas ondare kulturaleko elementu esanguratsuak berreskuratzea.

3. JARDUERA ARLOA: Itsas ondare naturala:

o   Itsas ondare naturala sustatzeko eta jendarteratzeko programa:

Alabortza egunean (Pasaia)

  • Ingurumen ibilbideetan parte hartzea eta ezagutzak jendarteratzea.
  • Ingurumenaz sentiberatze kanpainak eta programak egitea.
  • Jendarteratzeko materialak egitea zenbait euskarritan.
  • Hitzaldiak, erakusketak eta jai ekitaldiak abian jartzea.

Itsaso AZTERKOSTA programan garbiketa lanetan

o Pasaiako itsas ondare naturala kontserbatzeko eta berreskuratzeko programa:

  • Kalak berreskuratzea.
  • AZTERKOSTA ingurumen zaintza sarearen barruan, Jaizkibel-Ulia itsasertz zatiaren zaintzan parte hartzea.

Comments are closed.