Nor gara

ITSAS GELA elkartea 2001. urtean pasaitar lagun talde batek itsas ondarea berreskuratu eta zabaltzeko asmoz sortu zuen.

Betidanik itsasorekiko harremana oso garrantzitsua izan da gure herriarentzat, baina denboraren poderioz harreman hau galdu egin da. ITSAS GELAren helbururen bat hau saihestea da.  Horretarako, azpiegitura tekniko eta giza baliabideak eskaini nahi ditugu: alde batetik, itsasoko bizitzan interesa dutenentzat hobeto ezagut dezan, eta bestaldetik,  ezagutzen ez dutenentzat itsasoko mundura hurbiltzeko, era didaktiko eta dibertigarriaz.

Askotan gure buruari galdetu diogu zergatik, orokorrean, itsas mundua jendearekin zer ikusia ez duen gauza bezala ikusten den. Uste dugu jendeak mundu hau ez ezagutzearen ondorio zuzena dela eta honela jarraituko du hobeto ezagutzeko eta bizitzeko egoera ematen ez den bitartean.

ITSAS GELAko ekimen eta jarduerarekin itsasoarekin zer ikusia duten hainbat aukera eskaini nahi ditugu, begirunea, babesa, ikasketak eta batez ere, gozamena bultzatuz.

ITSAS GELAn  kirolzaleak, zientzilariak, arrantzaleak eta orokoarrean itsasoa maite duten hainbat pertsona aurkituko dituzu.

Patxi eta Lierni

Comments are closed.