Azterkosta

AZTERKOSTA, COASTWATCH Itsas bazterrari buruzko Europako Ingurumen Hezkuntza programaren Euskal Autonomia Erkidegorako egokitzapena da. Europako proiektu hori 80ko hamarkadaren amaiera aldera sortu zen Irlandan, eta 1992tik dugu gure artean.

Harrezkero, itsasbazterraren berezitasunak ezagutarazten, bere arazoak jakinarazten eta gizartea kostaldeko gune naturalak babesteko beharraz kontzientziatzen lagundu nahi duen tresna dugu AZTERKOSTA.

ITSAS GELA elkarteak Pasaiako itsas ingurumen eskola izanik Jaizkibel eta Uliako itsasertzak aztertzen ditu 2003tik eta kostaldea ondo aztertzeko  eta laginketak egiteko hainbat kostako txango martxan jartzen ditu urtero, urriatik abendura bitartean. Guztiak gonbidatuak zaudete parte hartzeko. Animatu!

Jaizkibel y Ulia

Kostako irteera hauetan itsasertzeko ingurumenari buruzko azalpenak emango dira eta landa irteera egiteko beharrezkoa den materiala banatuko dugu: mapa, datuak biltzeko galdetegiak, uraren analisia egiteko materiala eta abar.

.

 

Comments are closed.