Jaizkibel, Ulia eta Pasaiako itsas ahoan zehar oinezko ibilbideak
Talde minimoa: 10 pertsona; Prezio bereziak eskola eta talde handientzat.
Pasaiako aberastasun naturala eta kaiaren ezaugarriak ezagutzeko, bereziki diseinatua izan den ibilbidea. Bertako kaia Kantauri itsasoko seguruena izendatua izan da.
Ibilbide honetan Pasaiako inguruaren balio naturala eta historikoa nabarmentzen dira. Itsasartean barrena oinez ibiliko gara Donibanen, norbergiar fiordoetako baten antza duen tokiraino.
Iraupena: 90 min.; Prezioa: 6,00€/pertsona
Trekkingak Jaizkibelgo itsasertzeko ibilbidean. Horietan naturaren altxor ugari ikusteko aukera izango dugu: itsaslabar paregabeak, itsasertzeko higaduraren ondorioz hareharrian sortu diren bitxigintza lanak eta ezkutuko kalak. Itsasertza osoko ibilbidearen informazioa kontsultatu.
Iraupena: 3-4 ordu; Prezioa: 8,00€/pertsona
Uliatik Donostiara itsasertzetik doan ibilbidea. Ibilbide honetan paisaiaren eta ingurumenaren aberastasuna nabarmentzen da: itsasargiak, itsaslabarrak eta haran esekiak ikusteko aukera izango dugu.
Iraupena: 3-4 ordu; Prezioa: 8,00€/pertsona








english