Itsasoarekin zerikusia duten gaiak era jolasgarri batean landu itzazu. Tailer hauek MATER ontzian eta Pasaian zehar garatzen dira.
Ingurugiro Tailerra:
Itsasora hurbilduz (5-8 urte)
Jolas eta zentzuen bidez itsasoan bizi diren izakiei buruz arituko gara eta baita gure ingurunearen zaintzeak duen garrantziaz ere.
Itsasertzaren esploratzaile(8-12 urte)
Itsasoko izakien bizimodua aztertuko dugu, non bizi diren, zertaz elikatzen diren eta baita ezaugarriak ere, arrain-disekzioa eginez eta elikadura-balio garrantzitsuaz ohartuz.
Itsas organismoen aniztasuna, berezitasunak eta ingurunearekiko dituzten moldaerak ezagutuko ditugu prozedura zientifikoak erabiliz.
(*) Zoologia, ozeanografia eta egokitutako unitate gehiago lantzeko aukera dago ere bai.
Arrantza Tailerra:
Arrainak egiten duen ibilbidea aztertuko dugu arrantzaleetatik hasita gure mahaira etorri arte. Arrain mota nagusiak ezberdintzen ikasiko ditugu eta arrain lonjara bisita egingo dugu.
Arrantzale arduratsu bat izateko beharko dugun guztia ikasiko dugu: arrantza motak, arrainen gutxieneko neurriak, arrantza aparailu baten prestakuntza eta zortea badugu baita arrantzatu ere!
Arrantza tekniken jasangarritasuna eta gehiegizko ustiapenari buruzko egoera aztertuko dugu: espezie gakoak, salmenta arrain lonjan eta merkaturaketa.
Itsasketa Tailerra:
Boga-boga marinela (6-12 urte)
Orain dela 500 urte gure itsasoan zeuden pirata, kortsario, nabigatzaile handi eta baleazaleei buruz arituko gara, simulazio jolas eta arraunketaren bidez.
Pasaiako portuko funtzionamenduaz jabetuko gara bertako langileak elkarrizketatuz eta itsasontzi eta zamalanak jolasen bidez ezagutuz.
Itsasketarako oinarrizko ezaguerak gureganatuko ditugu itsasontzi barreneko gin-kana dibertigarri baten bidez: itsas korapiloak, segurtasun neurriak, ontziko elementuak …
(*) Euskal Herriko itsas historia, portuak eta ontziei buruzko unitateak lantzeko aukera ere badago.










english