PASAIAko itsas ondarea zabaltzen
Jarduera guztiak aurrez erreserbarekin hitzordua hartuz; Talde minimoa: 10 pertsona; prezio bereziak eskola eta talde handientzat, kontsultatu.
Badia osoan zehar ibiliko gara itsasontziz eta portuaren jarduera eta arrantzale herri berezi honen bitxikeriak ikusiko ditugu. Horrez gain, itsasarte naturaleko labar paregabeak ikusteko aukera izango dugu.
Iraupena:60 min.; Prezioa:8,00€ /pertsona
Pasai Donibaneko hirigune historikoan zehar bisita gidatua. Victor Hugo museo-etxean eta beste hainbat lekuetan geldiune berezia eginez.
Iraupena: 45min.;Prezioa:3,00€ /pertsona
Ibilbide gidatua oinez Pasai San Pedroko gune historikoan barrena. Blas de Lezo marinel pasaitarra han jaio zen, eta gaur egun bertan dago kaiaren arrantza-jardueraren zatirik handiena.
Iraupena: 45min.;Prezioa:3,00€ /pertsona
Norberak gidatzen duen ibilbide honetan sena eta abileziak probatzen dira, “Altxorraren bila” jolas jostagarriaren bitartez.
Iraupena: 45min.;Prezioa:3,00€ /pertsona
Pasaian badira kresalaren zapore berezia gordetzen duten txokoak: Planetariuma, Pasaiako Marinelen Prestakuntzarako Ikastetxea, Sanpedrotarra Arraun Elkartea, arrantzaleen kofradia eta arrain-lonja…
Iraupena: 45min.;Prezioa:3,00€ /pertsona









english