Ingurumen Boluntarioen Topaketa

Kaixo lagunak,

Hurrengo ostiralean, otsailak 3, Ingurumen Boluntarioen Topaketa egingo dugu MATER Itsasontzi Museoan. Bertan, azken urte hauetan ingurumen ildotik ITSAS GELAk garatutako ekintzak azalduko dira eta Azterkosta programaren baitan, Jaizkibel eta Ulia kostaldean lortutako emaitzen ebaluaketa egingo da. Gainera, hemendik aurrera garatuko diren ekintzen proposamenak bilduko dira partaideen artean, guztion interesa eta arduretatik sortutako ekintzak garatzeko.

Horregatik, itsas ingurumenaren alde jokatu nahi baduzu, indarrak batu ditzagun eta topaketa honetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizugu.

Topaketa arratsaldeko 17.00etan hasiko da eta MATER Itsasontzi Museoaren brankako sotoan egingo denez, lekua mugatua da eta beraz, partaidetza konfirmatzea beharrezkoa da, 619 81 42 25 telefonora deituta edota itsasgela@itsasgela.org bidez.

Zure zain egongo gara, animatu zaitez!!!

This entry was posted in Sin categoría. Bookmark the permalink.

Comments are closed.