Kaixo lagunak ,
Dakizuenez hilabete hauetan AZTERKOSTA programaren barne murgilduta gaude gure Jaizkibel eta Uliako kostaldea aztertuz. Ildo honetan, hurrengo astean ditugun landa irteeren berri eman nahi dizuegu.
Batetik, azaroak 26 larunbata, Uliara irteera egingo dugu Murgita kalaren ingurumen egoera aztertzeko asmotan. Bestetik, azaroaren 27 igandea, Jaizkibelgo Azabaratza kalaraino hurbilduko gara gauza bera egiteko intentzioarekin.
Azken urte hauetan Azabaratza aztertzeko garaian zabor asko aurkitu dugu bere ingurunean, horregatik, aurten kalaren garbiketa sakon bat egitea proposatzen dugu. Horretarako zure laguntza ezin bestekoa da eta animatzeko festa giroa eman diogu ekitaldiari. Atxikituta honen informazio zehatzagoa aurkituko duzue.
azabaratza
Jarduera guztiak doakoak dira eta parte hartzea konfirmatu beharra dago.
Animatu eta apunta zaitez!
DENOK AZABARATZA GARBITZERA!
This entry was posted in Sin categoría. Bookmark the permalink.



english